XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baña dena alperrik.

Ponpollo lurrean geldi.

- Aguafuertia ekarrizu!... - agintzen du etxekoandren buru egiten duanak.

Botillatxo bat inguratu diote eta onek aurreratu du Ponpollo'n sudurrera.

Mozkorra esnaturik, botillatxoari maitasunez begiratuaz dio: - Beratxuago, beratxuago....

(Emakumeak, orrenbeste presakin, amoniako inguratu berrean, pattarra ekarri zuten eta Ponpollo`n usaimenak bereala igarri...).

Animen argitarako...! Animen argitarako...! Dei onekin, eskea izaten zan Oñati`ko San Migel`eko Parrokian.

- Animen argitarako...! Jenaro Marragerok, eskupekoa ukatuaz dio: - Goizao fan ditezela oera.

Aitatutako Eleiza Nagusi`ko apaizak, sakabanatuta dauden ballaratako eleizatxotara joaten dira igandetan Meza ematera.

Don Dionisio apaizak, Korosti-mendian oñetan dagon Olabarrieta ballara zaintzen zuan jaiero.